UBIDESTROI

MENDI LASTERKETA

UBIDESTROI MENDI LASTERKETA

SARRERA

Ubidea Gorbeia Parke Naturalaren magalean aurkitzen dan herritxo bat da. Biztanle kopuruan herri txikia garen arren Gorbeia osoa da gure jolasgunea.

Guk bizi eta miresten dugun altxor hau munduari zabaltzea da gure helburua. Betiere natura gozatuz eta ingurunea zainduz.

Gure etxeko ateak zuoi zabaltzea nahiko genuke. Jasangarritasunez eta errespetuz betiere. Helburu guzti hauek betetzeko asmoz sortu da Ubidestroi mendi lasterketa.

LASTERKETA HONEN HELBURUA

Zertarako sortu da Ubidestroi proiektua?

Lasterketa honen bidez Ubidea Munduari zabaltzea nahi dogu. Turismo jasangarria baten ametsetan gure herria eta Gorbeiako ingurua ezagutaraztea.

Aintzinako baso-bide eta estarta ahaztuak berreskuratzea eta berrerabiltzea da gure xedeetako bat. Eta herritarrak asteburu polit batez goza araztea.

Helburu nagusia Natura zaindu eta errespetuz gozatzea da..

OREKA

HERRIA, NATURA ETA TURISMOA

PUERTA DE ENTRADA AL

GORBEIAKO PARKE NATURALA

UBIDEA

Historia

Bizkaia eta Araba arteko muga-herri historikoa da. Arratia bailarako herri txikiena garen arren Bizkaiko herri gariena izatearen ohorea daukagu (585m). Honek gerturatzen gaitu egunero leihotik ikusten dugun Gorbeia mendira.

Ubideko biztanleria beti egon da Abeltzantzari, Burdinolei, ikazgintzari eta Karobiei lotuta. Izan ere Ubide baso zaharrez inguratuta dagoen herria da.

Egun Ubidea mendizaletasunari eta turismoari begira bizi den herritxoa da, eta Gorbea Parke Naturalera sartzeko ateetako bat gisa ezagutzen da.

Ubide erditik pasatzen da Erdi Aroan Errege katolikoek foruak zin egitera joateko erabili zuten harrizko galtzada.

Ubidea bai mendiz zein errepidez Arabarekin mugakide den herria da eta erditik pasatzen den erreka (Zubixola) da Bizkaia eta Araba arteko muga ezartzen duena.