IBILBIDEA

Ubidestroi lasterketa 28km eta 2000m+ dituen, eta puntu gorenena Gorbeiako gurutzea duen, lasterketa gogor bezain zoragarria da. Izenak dioen moduan prestatuta ez datorrena suntsitzeko bestekoa.

Ubidetik hasi eta 3.km ordurako Harrikurutz tontorra igoko dute korrikalariek. Arabar lurretan jarraituz, Oketa mendia izango da hurrengo tontorra 6.km-an. Muruako harrobi inguruetara heldu eta bertatik, Zubialde errekaren ibilgu liluragarria jarraituz, aldapan gora hasiko da ibilbidea. Mairulegorretako (11.km) jeinu eta sorginei agur egin eta Errekasiku inguruko baso zaharretan murgilduko da ahalik eta Gorbeiako gurutzea ikutu arte. Bizkaia eta Araba arteko mugakide den Gorbeiako gurutzea (1481m) izango da lasterketako puntu garaiena. 15.km izango da lasterkarientzat.

Puntu honetatik behera Aldamin izango dute hurrengo helburua. Aldaminapeko artzaien txaboletatik zuzen jarraituko du Atxuriko zehargunean zehar Saldropoko zelai inguruetara heltzeko. (20.km) Bertan indarrak berreskuratu eta azken txanpari ekingo diote korrikalariek. Arralde (23.km) igo eta handik jaitsita , Eneabe (26.km)ra izango dute azken ahalegina Ubidera gozatzen heltzeko.

TONTORRAK

1. HARRIKURUTZ 851 m.
2. OKETA 1.018 m.
3. GORBEIA 1.482 m.
4. ALDAMIN 1.373 m.
5. ARRALDE 945 m.
6. ENEABE 782 m.

TRACK

 

Download file: ubidestroi-track-2023.gpx